Abiapuntua: hobeto aprobetxa dezakegun potentzial handia.
Euskal enpresek eta erakundeek Europako Batzordeak bultzatutako I+G proiektuetan izan duten partaidetza oso nabarmena izan da urteetan zehar, eta Euskadi punta-puntako autonomia-erkidegoa da funtsen esleipenean.
Hala ere, proiektu horietan lortutako know-how-a -horietako asko garrantzi eta balio erantsi handiko nazioarteko partzuergoetan garatutakoa- askotan galdu egiten da proiektuak amaitu ondoren, eta euskal stakeholderren arteko lankidetza-ahalmen handia alferrik galtzen da.
Aukera berriak, ikuspegi berria.
2021-2027 Urte Anitzeko Eben Esparru Finantzario berria -hilabete hauetan martxan jarri dena- orain arte historian parerik gabeko funts-kopurua eskainiko du, berrantolaketa esanguratsua eskainiz:, misioetara bideratua egongo da, berrikuntza disruptiboan foku handiagoa jarrita eta herritarren partaidetza handiagoa lortzeko helburuarekin.
Ildo horretan, garrantzitsua da Euskadik Europako I+G proiektuetan parte hartzeko rol aktiboa mantentzea eta are gehiago handitzea.
Etapa erabakigarri berri honi aurre egiteko, ezinbestekoa da ”etxean” ditugun arrakasta-kasuak ahalik eta gehien aprobetxatzea.
Jakina, nazioarteko bazkideekiko harremanak funtsezkoa izaten jarraituko du (eta asko dago ikasteko gure inguruko herrialdeetan egiten denetik), baina garrantzitsua da Euskadin egiten denaren irudi argia izatea eta gure jarduera kolektiboa hobetzeko lankidetza-espiritua sustatzea.
Sistematizatu beharreko tematika zabala.
‘Hiri Jasangarriak/Hiri Agenda’ atalak espektro oso zabala hartzen du. Besteak beste, ingurumen-proiektuak, mugikortasun jasangarria, hondakinen kudeaketa, hiri-eremuan lehiakortasuna sustatzea eta enplegua sortzea, talentua erakartzea eta atxikitzea, hiri- eta landa-orekaren kudeaketa, etorkinen integrazioa, gizarte-kohesioa eta abar.
Beraz, beharrezkoa da arlo horretan lortutako know-how-a eta eskura dauden finantzaketa-programak (Horizon Europe, Life, etab.) sistematizatzea, etorkizunean aukerak aprobetxatzeko aukerak biderkatu ahal izateko.